XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diakonoak eskuak ezartzen eutsezan parkapen-ezaugarriz.

Ez dakigu zelako autortza zan au.

Ez dakigu zelako parkapena zan.

Pekataria damutu zeitean eta Elizagaz bakea egin diñoe geienak.

Colsonen eritxia ostera beste bat da.

Diakonoak beti be pekatuak parkatzen ebezela diño, baiña Gotzaiaren izenean.

Onela jarraitu eben XIII gizaldirarte.

Eliz-Barrutietako Batzar batzun on-iritxiz, baiña Poitierko Eliz-Barrutiko Batzarrak debekatu egin eban 1280'garrenean.

Diakonoen zeregiñik garrantzitsuena liturjia zuzentzean egoan.

Diakono batek zaintzen zituan elizbatzar-aldian eukaristi-opariak.

Beste diakono batek elizara sartzen ziranen ardura eban.

Eurek esan bear eutsoen bakoitzari non jarri be.

Ezkondua, ezkongea, alarguna, sinesgea, bataiatua, katekumenoa ba'zan.

Eurek arduratu bear ziran Gotzaiaren itzaldibitartean lorik eta itzik egin ez egien.

Eurek zuzendu bear eben otoitza, batzarra zelan joian eta abar.

Batzarrak argi azaldu dau diakonoaren liturji-lan au.

Len eukazan eskubideak be geitu egin dautsaz.

Ona bere itzak: Diakonoari dagokio nagusiaren aginduaren arauz, aundikiro bataiatzea, eukaristia zaintzea ta banatzea, ezkontzak Elizaren izenean egitea, il-zorian dagozanei Eukaristia eroatea; (...).